Bizkaiko Dantzari Egunean 80 taldetako dantzariak batuko dira Kale Nagusian. Plaza Biribila eta Moyua plaza bitartean adin guztietako 3.500 bat dantzari ikusteko aukera izango da. 10:00etan elkartuko dira Areatzan dantzariak, azken ikutuak eman ostean, 11:00etan kalejiran Plaza Biribilerantz abiatzeko. Errepertorio klasikoa prestatu dute: Dantzari Dantza, Gipuzkoako Dantzak, Txulalai eta Joko Dantzak, Ibarzabaleko arku dantza, Eltziegoko dantzak, Gorulariak, Jauziak eta Kaixarranka. Amaitu, Larraindantza dantzatuz amaituko dute. Dantzariez gain, ikusleek ere parte hartzeko aukera izango dute Larraindantzan. Jose Mari Oiarzabal Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidenteak eman dizkigu xehetasunak. 11:00etatik aurrera folklore azoka izango da Areatzan eta arratsaldean, 16:30ean, Luhartz taldearen erromeria.
Deskargatu hemen.