PIPERPOLIS: Musika jaialdiak, musikaz gain esperientzia bat

BBK live jaialdiak aurten 10 urte beteko ditu, nazioartean erreferente bilakatu da, Azkena rock festibala dugu gurean jaialdi klasikoen artean, baina badira hasi berriak Mundaka festibal edo Music Legends Festival jaialdia aurten lehen edizioa ospatu da Sondikan . Fenomeno bilakatu dira, musika gainditu eta esperientzia bilakatu dira. June Calvok jaialdien inguruko tesia egin du, Aisialdiko esperientzien diseinua musika jaialdietan: Europako profesionalen profil berria deiturikoa. Saioa bidelagun izan dugu, Europako jaialdien inguruan eta bertakoen inguruan hitz egin dugu.

deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIAZABAL: Aiko taldea tradiziozko dantza garaikidea egiten

az. Eka 15 , 2016
Aiko Taldeko Sabin Bikandi tanborileroa izan dugu saioan. Igandean Urkiolan ospatu behar duten Dantzari Dantzazale eguna aurkeztu digu. EHUko udako ikastaroen barruan antolatu duten Tradegin ikastaroak aurkeztu dizkigu. “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen” izenburupean, hiru egunez luzatuko den ikastaroak, tradiziozko dantzaren inguruan sortzeko modu, proposamen eta esperientziak […]

Honekin lotuak