Aste honetako Argia astekariaren 2478. zenbakiaren azalean “Lurralde elkargoa: irmo jokatzeko garaia” irakurtzen dugu. Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, instituzioaren behar gorriaz dihardu Mikel Asurmendik asteko gai nagusia osatzeko idatzitako erreportajean. Erdiko Kaieran, Joxe Miel Bidador pastoral berria dugu, eta Termometroan “1936ko krimenak” Urbasan gertatutakoak, hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbileko “Mekako erromesak, Saudi familiaren beste petrolioa“, Pello Zubiriak idatzitako artikulua komentatu du.
Honekin lotuak
-
2012/07/04
IBAIZABAL: Etxebizitza lege -proiektu berria
-
2011/11/22
IBAIZABAL: “Made in Marocco”