Enpresa pribatu batek salatuta, iragan astelehenean absolbitu zuten Erri de Luca idazle italiarra. Fiskalak zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen zuen, idazleak “AHT saboteatu egin behar dela” esateagatik. Gaurkoan, Gorka Bereziartua kazetariak berri hori aukeratu du bere iruzkina egiteko.
Pasa den larunbatean, 160 eragile baino gehiagok antolatuta, “Alternatiben herria” egin zuten Bilboko zenbait gunetan, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Yolanda Jubeto ekonomia auzunean ibili zen. Horretan, kapitalismo heteropatriarkala aztertu zuten, baita lan prekarietatea ere, hainbat alternatiba atera zituztela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen