Pasa den larunbatean, 160 eragile baino gehiagok antolatuta, “Alternatiben herria” egin zuten Bilboko zenbait gunetan, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Yolanda Jubeto ekonomia auzunean ibili zen. Horretan, kapitalismo heteropatriarkala aztertu zuten, baita lan prekarietatea ere, hainbat alternatiba atera zituztela.
Pasa den astean jakin genuen irailean Bilbon egindako Kukutzaren inguruko azken epaiketaren epaia: bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta isuna 19 auzipetuentzat. Iñaki Carro abokatuaren ustez, Kukutza defendatzea epaitu dute eta froga seriorik gabe epaileak zigor gogorrak aplikatu dizkie auzipetu guztiei. Defentsak, helegitea jarriko du, Carrok esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideainakiikarro.mp3 Deskargatu hemen