Gaurkoan hori guztia eta gehiago ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, The Zombies, Lou Reed, Anari, Lovin’ Spoonful eta Zuraren kantak jarri dizkigu Pedrok. Bigarrenean, ordea, Louis Armstrong eta Charlie Parker entzuteaz gain, Allen Toussaint-i dedikatutako monografiko berezia entzuteko parada izan dugu.
Jon Iñaki Artetxek komikigintzaren zenbait gai ekarri dizkigu gaurkoan: A Coruñako “Viñetas desde el Atlantico” komiki jaialdia, Euskal komikilariak Bruselan, “Kortsarioen ostatua” komikiaren aurkezpena, Bilboko Ja! jaialdia edo Getxoko Komiki azoka. Baina batez ere egunotan Bilbon martxan dabilen Paparrean komiki egunak komentatu ditu Jon Iñakik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasjooini.mp3 Deskargatu hemen