Jon Iñaki Artetxek komikigintzaren zenbait gai ekarri dizkigu gaurkoan: A Coruñako “Viñetas desde el Atlantico” komiki jaialdia, Euskal komikilariak Bruselan, “Kortsarioen ostatua” komikiaren aurkezpena, Bilboko Ja! jaialdia edo Getxoko Komiki azoka. Baina batez ere egunotan Bilbon martxan dabilen Paparrean komiki egunak komentatu ditu Jon Iñakik.
Hizpidea magazinearen lehen orduan, Eneko Barberena eta Danele Sarriugarte idazleak izan ditugu eguneko izenburuak sakontzeko. Enekok Mercadonaren irekiera Bilboaldean hartu du hizpide; Danelek horretaz ere hitz egin du, baina batez ere Kukutzaren aurkako epaiaz. Amaieran, Eneko gai horretaz ere aritu da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151023hizpideadaneletaeneko.mp3 Deskargatu hemen