“Alternatiben herria Bilbon: kultura politiko berria ernatu da” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean. Horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbaki berria aurkezten. Ondoren, asteko gaia aurkeztu digu, Bideo-jokoak”, markak hautsi dituen merkatuan gure lekua egitea xede baitute bertoko bideo joko egileek. Gero, Unaik berak Iñaki Olaizolari heriotza duinaren inguruan […]

Pasa den larunbatean, 160 eragile baino gehiagok antolatuta, “Alternatiben herria” egin zuten Bilboko zenbait gunetan, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Yolanda Jubeto ekonomia auzunean ibili zen. Horretan, kapitalismo heteropatriarkala aztertu zuten, baita lan prekarietatea ere, hainbat alternatiba atera zituztela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den larunbatean Bilbon hainbat auzogune izan ziren “Alternatiben Herria” ekimenean, eta horietariko batean klima aldaketaz jardun zuten. Hortxe egon zen Josu Larrinaga. Honen ustez, gaia zentralitatea ari da irabazten, agendan sartzen, eta bazen garaia kontuan hartuta gaiaren garrantzia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen

Egunero egiten dugun bezala, hainbat hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzeko unea heltzen zaigu, eta horixe egin dugu gaurkoan ere. Kattalin Minerrek asteburuan Bilboko Zorrotzan gertatutako bortxaketa saiakera izan du hizpide. Patxi Ruiz de Samaniegok, aldiz, larunbateko “Alternatiben herria” ekimena komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideapatxietakattalin.mp3 Deskargatu hemen

“Alternatiben herria” Euskal herriko Giza Eskubideen aldeko Kartaren ekimen bat da: holakoak Donostian edo Donibane Garazin egin dituzte, eta datorren larunbatean Bilbon egingo dute “Bizitza burujabea eskubide osoz” lelopean. Iñaki Barcenak azaldu duenez, 150 bat eragilek bultzatzen duten ekimena goizeko 10etan hasiko da Areatzan eta 7 Kaleetan, eta egun osoan […]