Laugarren urtez izango dira Willis Drummond taldekoak Algara konpartsaren txosnan zuzenean jotzen, Jurgi Ekizak aipatu bezala plaza, berezia da taldearentzat, 2006an taldea hasi zenetik beti izan dute eta konexio berezia Bilborekin. Bi urte berezi izan dira taldearentzat, euren musika akustikoan jotzen ibili dira, ondoren berriz ere elektrikoan, gogotsu indartsu dabiltza. 2019an Willis Drummond taldeak 6. estudioko lana argitaratu zuen, ZUGZWANG. Orain lan berria dagoeneko grabatua dute eta udazkenean aurkeztuko dute Bilbon. Hala ere, astearterako play list berezia prestatu dutela aitortu digu Jurgik.
Deskargatu hemen.
Argazkia: Jon Iraundegi