IBAIZABAL: Urtzi Ugalde Prest! aldizkarian (162. zenbakia)

Lur Malleak Prest aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu digu, urriari dagokiona. Bertan, elkarrizketa nagusia Boga garagardoa egiten duen Urtzi Ugalderi egin diote. Erreportajean San Inazioko Levante plazaren itxura berria aztertu dute, eta artikuluan duela gutxi aske geratu den Txente Askasibarrekin hitz egin dute. Literaturan Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia” liburua jorratu dute, eta horiekin batera ohiko sekzioak, Lur Malleak kontatu digunez (argazkia: Uriola).

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUAN, ZEINGOU? Ataungo herriak "JENTILEN ETORRERA" ospatuko du

ol. Aza 6 , 2015
Asteburu honetan “Jentilen etorrera” ospatuko dute Ataunen, eta bide batez, Ataungo San Martin eta San Gregorio auzoetatik ibilbidea egiteko aprobetxatuko dugu. Horrekin batera , betiko moduan, errezeta (tipula zopa), liburua (Pirritx eta Porrotxen bilduma berria), diskoa (Izaki Gardenak) eta bukatzeko agenda jorratuko ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151106zeingou.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak