“Irtenbidera, etorkizuna askatu” agiria plazaratu dute 11/13ko auzipetuen aldeko agiria. Jon Maia bertsolariak idatzi du, eta, oraingoz, 150 bat lagunen babesa jaso du.Agirian gogorarazi dute irailean 47 lagun epaituko dituztela euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik, eta orotara 601 urte eskatzen dizkietela: “Euskal jendarteak aurrera egin nahi du, eta, etorkizunari behar […]

Gaur hasi da, Madrilen, Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa. Konponbidea, demokrazia eta askatasuna lelopean gure esku dago dinamikak protestak deitu ditu gaur arratsalderako. “Erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa bat” izango da, Gure Esku Dago dinamikak salatu duenez. Horregatik, mobilizazioak antolatu ditu, “preso politikoei babesa adierazteko eta bidegabekeria […]

2017ko Aste Nagusian gertatu zen: Gotzaingoak  salatuta,  Hontzak konpartsaren dekorazioa kendu zuten. Konpartsaren dekorazioak “Vatikanoko harategiak” zuen izena, eta han ikus zitekeen Kristo gurutziltzatu bat, eta giza gorputzaren zatiekin osatutako harategi bat. Hau irakur zitekeen: “Hartu eta jan, nire gorputza da eta”. Konpartsaren nahia “desobedientzia zibil eta adierazpen askatasunaren ariketa […]

Atzo hasi zen Iñigo Cabacas hileta argitzeko epaiketa, lehenengo saioaren laburpena ekarri digu Gotzon Hermosilla Kazetariak. Epaiketan sei ertzain , hiru buru eta hiru agente daude akusatuta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita, atzo deklaratu zuten. Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako ofizial bat izan da, hain zuzen, epaiketan hitza hartu duen lehen akusatua. Horrek […]

Hamalau saio eta ehun lekuko baino gehiagoren testigantza jasotzea aurreikusten ditu Cabacas auziko epaiketan. Sei ertzain epaituko dituzte.  Akusazio partikularrak ertzainei leporatzen die Iñigo Cabacas zuhurtziagabekeriaz hiltzea. Fiskaltzak, berriz, absoluzioa eskatu du. Cabasen heriotzatik sei urte eta erdi igaro direnean hasiko da epaiketa. Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 5ean zauritu zuen […]

Gaur  bete dira sei urte Iñigo Cabacas hil zela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz. Orduan gertatutakoa gogoratzeko eta urrian egingo den epaiketara begira “justizia” eskatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetan.Larunbatean ohikoa bilakatu den moduan hura zauritu zuten lekuan omenaldia egin zuten. Txalaparta doinuekin abiatu zen ekitaldi hunkigarria. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180319_I%c3%b1igoCabacas.mp3 […]

Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo kazetarien zein Jone Goirizelaia abokatuaren kontrako epaiketa egingo dute gaur, Bilbon. 250.000 euro eskatzen dizkie Ugarteko ezizenez ezagutzen den ertzainak. Iñigo gogoan herri plataformak elkarretaratzea egin du epaitegi aurrean elkartasuna adierazteko. Babesa eskaini die familiak epaituei, eta baita Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak […]

Cabacas Lizeranzu familiaren abokatuak iragarri du “seguru asko” helegitea jarriko dutela inputazioen arloan, baina ontzat jo du Ana Torres magistratuaren autoa. Gaur gurean izan da Jone Goirizelaia, autuaren balorazioa egin digu, jaso berri dute eta egun hauetan ondo aztertu ostean helegitea jartzea aztertuko dute.  Jone Goirizelaiak “oso garrantzitsutzat” jo ditu […]