HIZPIDEA: “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalaren inguruko eztabaida

1

Eztabaida eta gehiago piztu omen du ETBk “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala emateak. Gai honekin hasi da Nekane Zinkunegi eguneko izenburuak irakurri ondoren. Gero, Kataluniako ANCren dokumentua izan du hizpide: horrek gobernagarritasun ekordioa eskatzen die 72 parlamentari independentistei.

Deskargatu hemen

One thought on “HIZPIDEA: “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalaren inguruko eztabaida

  1. Kuriosoa da, Iturbe andrearen esanetan “Barrura begiratzeko leihoak” “kontestualizatu behar zela” esatea, ondoren biktimei buruzko beste dokumental batek kontrastea eman zion arren. Gainera, “ildo editorialarekin bat ez datorrela” zer da, ildo editoriala egon badagoela onartzea ez bada? Nik dakidala linea editoriala editorialean emango liratekeen iritziek osatzen dute eta, hedabide publikoa izanik, ETBk ez du lerro editorialik. Aldiz, denetariko ikuspuntuak dituzten dokumentalak ematen dituzte, gehienbat estatuaren aldekoak eta ETAren biktimen ikuspuntutik. Inoiz ez du horiek direla eta azalpenik emateko beharrik sentitu ETBk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: OlatuKoop-en hamar neurriak

az. Aza 18 , 2015
Kolaboratzaile berria dugu Hizpidea magazinean, Nagore Vega hain zuzen ere. OlatuKoop ekonomia sozial eradaltzailearen inguruan dabil eta proposamena udaletxetan eztabaidatzeko abian jarri du kanpaina. Nagorek OlatuKoopek proposatutako hamar neurri azaldu dizkigu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151118hizpideanagorevega.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak