Pasa den asteburuan Bilbon izandako frackingaren aurkako manifestazio batekin hasi ondoren, Josu Larrinagak Klima aldaketa eta Parisko goi-bilera komentatu ditu. Hasteko, aurrean dugun arazoa ez da “beste bat”: etorkizuna, gure seme-alaben etorkizuna, jokoan dagoelako. Jarraitzeko, gogoratu behar da bilera hori martxan dagoen bitartean manifestazio eta protesta guztiak debekatu egin dituztela.
25 urte pasa dira, berriro, Barakaldo Antzokiak bere ateak ireki zituenetik, eta larunbatean ospatu egingo dute Ezkerraldeko herri horretan. 25 urteko balantzea egiterakoan gauza asko sartzen dira, jakina, baina batek atentzioa pizten du: euskararekiko izan duen jarrera eskasa, eskasegia seguru aski. Gotzon Hermosillak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151123solasgotzonhermosilla.mp3 […]