Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Aste honetan euskal zinea izan dute hizpide eta ikusgai, gurean egindakoa eta gure hizkuntzan egindakoa. Egunero arratsaldez, 19:00etan Campos Eliseos antzokian Zine Kontari 2015 egitaraua. 23tik 26ra, bi euroko salneurri sinbolikoarekin, astelehenean film labur sorta, asteartean 80 egunean, asteazkenean Bypass eta ostegunean Bertsolari. Bilborock-en Txarriboda ikusi dute.
ASTE HONETAN, ZER? Zinea euskaraz (Ulibarri euskaltegia)

