Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVI. Biltzarra antolatu du apirilaren 22 eta 23rako “Menpekotasunaren aurrean geure buruaren jabe” gaiaren inguruan. EHUk Bilboko Abandoibarran duen eraikinean egingo diren jardunaldi hauetan, menpekotasuna sorrarazten duten era guztietako droga eta arazoen aurrean nola jokatu behar den adieraziko dute osasun arloko hainbat adituk. Bertan landuko dituzten gaien artean honako hauek aurkitzen ditugu, besteak beste: gazteak eta alkohola, ludopatia, teknologia berriekiko menpekotasuna eta beste zenbait gai. Gaur egin diogun elkarrizketan OOE elkartearen kide dugun Angel Bidaurrazagak, biltzarraren egitarauaren nondik norakoak azaltzeaz gain, euskararen erabilerak osasungintzan dituen alde ilunak eta argiak ere planteatu ditu.
Honekin lotuak
-
2015/03/10
ASTE HONETAN, ZER? (BIGE)
-
2011/04/27
Artayorran baño,yantzan obetó!#88
-
2015/02/20
ASTEBURUAN, ZE INGOU? Ze penaaaa!