IRRATIA.COM:56. saioa: La Kermes eta software asteburu librea

Irratia.comRuso eta Andres Belmonte musikariek proiektu berria abiatu dute: la kermes. Arratsalde eguzkitsuetako solasaldi eta jaia da Kermes. Diskoa ere horrelakoa da, solasaldi bat, sakona, gogoeta bat munduari. Hizkuntza asko daude elkarrizketan: gaztelania, frantsesa, euskara… eta musika anitza. Gurean izan dira, disko berriarekin. Eta elkarrizketa koloretsua atera diegu. Musikari onak eta kolaboratzaile ezagunak tartean. Entzuteko modukoa.
Eta saioaren bigarren zatian Zarautzen asteburuan burutuko den software asteburu librea izan dugu hizketagai. Programaz jardun gara, dauden gauza interesgarriak, eta Richard Stallmanen bisita gogoratu dugu. Asteburuon, Zarautzen.
Irrati emankizuna deskargatu gura baduzu: HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: urtearen bilana

ar. Eka 13 , 2006
Gaurko saioa ez da artista jakin baten gainekoa, orain arte jorratu ditugun artista guztien errepasoa egingo baitugu. Gregory Isaacs, Eek-a Mouse, U-Roy, Tanya Stephens, King Tubby, Horace Andy, Steel Pulse, Israel Vibration, Desmond Dekker… Saioa entzuteko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060613.mp3

Honekin lotuak