HIZPIDEA: Ekialdeko errefuxiatuen aldeko ekimenak Bilbon

Luze eta sakon mintzatu gara gaur Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako kide dugun Nati Ovelleirarekin. Gauza ugari kontatu digu berak elkarrizketa honetan: plataforma noiz, nola eta zergatik sortu zuten plataforma azaldu digu, lehenbizi. Eurena herri mugimendua dela adierazi digu gero —ehun bat lagun biltzen omen dira beren batzar irekietan— eta benetan anizkuna dela, alderdi eta joera askotako elkarteak eta norbanakoak biltzen omen baitira, arazo larri honi irtenbideren bat eman nahian. Arduradun eta agintari politikoen pasibitatea eta ekimenik eza salatu du Natik segidan. Bilboko Udalak, esaterako, ukatu egin zien apirilaren 23an hiriko Moyua plazan egin nahi zuten 24 orduko kanpaldia, “oinezkoen pasabide oso erabilia” dela argudiaturik. Baina, horren gainetik eta azpitik ere, hainbat herritar Bilbon eta beste herri askotan errefuxiatuekik0 egiten ari diren lan ederra azpimarratu du Natik, elkartasuna adierazteko moduak gogoratzeaz batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Rafa Rueda Pettiren azken diskoaz mintzo

og. Api 21 , 2016
Petti nafar musikariak bakarkako bere zazpigarren diskoa atera du argitara berrikitan. Lanak “Hotzikarak” du izena eta Pettik eta Etxeko Uztak sinaturik dator. Ostegunero gure irratian egiten duen kolaborazioan, Rafa Ruedak disko hau aurkeztu nahi izan digu, ekoizpen lan landua eta biribila delako uste osoan. Lantaldea osatzen duten musikariak banan-banan aurkeztu […]

Honekin lotuak