Gaur Adur Larrea marrazkilariarekin berak idatzitako “Gabriel Aresti BioGrafikoa” eleberri grafikoa izan dugu hizpide gure saioan. Bilbon aurkeztu ondoren, datorren astelehenean Durangoko Azokan aurkeztuko du, 12:00etan. Urtebeteko lanaren emaiatza den ehun orrialdeko eleberri grafikoaz hitz egin digu Adurrek, nola sortu zen Gabriel Aresti idazlearen bizitza komikira eramateko ideia eta zein izan den sorkuntza prozesua kontatu digu.
Irratia egiteko teknologiez jardun dugu gaur Durangoko Azokako Kabi@ gunean. Azokaren baitako gune honetan euskaldunontzat interesgarriak suerta daitezkeen teknologia berrien dimentsio kultural eta sozialak nabarmentzen eta ezagutzera ematen saiatzen dira Gorka Juliok koordinatutako gune honetan. Gaurko eguna sareko euskal hedabideei begira eman dute, eta goizeko saioan euskal Irratiek Interneten emititzeko […]