SOLASALDIA: Elikagaien krisia

elikagaiak.jpgAipatu krisiak 2015era arte iraungo du aditu batzuen ustez, gosea hedatzen den bitartean. Munduan, oinarrizko elikagaien prezioak ikaragarri ari dira hazten, espekulazioa dela kausa. Hego Euskal Herrian, krisiak beste dimentsio bat hartzen du: pasa den ostiralean Bilbon, EHNE sindikatuak manifestazioa burutu zuen Elikaduraren subirotasunaren alde. Baserritarrek Prezio Behatokia eskatu dute berriro, ekoizleei gero eta gutxiago ordaintzen dietelako eta kontsumitzaileok gero eta gehiago ordaintzen dugulako, eta etiketak argiak. Solasaldiaren bigarren zatian, Josu Larrinagak AHTren inguruko azken berriak izan ditu hizpide (Aramaio, Gelditour, Nuria Lopez de Gereñu…).

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solaslarrinaga080512.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN:Umalali: The Garifuna Women's Project – Garifuna Emakumeen Egitasmoa

al. Mai 12 , 2008
Andy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuaren ekoizlearen eskutik datorkigu ‘Umalali’. Ivan Duranen langintza zorrotz eta sortzaileak eman du, laister, azken urtetako diskarik bizigarri eta unkigarrienetako bat izatearen ezagutza jasoko duena. Garifuna emakumeen ahots ehundura aberats eta konplexuak, rock, blues, funk, afrikar, latin eta karibear musika zertzeladez apaindu ditu eta trantzezko bidai […]

Honekin lotuak