Erroa argitaletxeak Idatzi behar nizkizunak eleberri beltza aurkeztu du Durangoko azokan. Nerea Loiolak idatzitako eleberrian Barbara da protagonista, liburuak badu misterio eta suspentsetik. Barbara Uribar dugu protagonista, Argentinara joan den aktoregai euskalduna. Familiaren iragan hurbileko sekretuak ezagutzeko bidaiari ekingo dio, erakusketa bateko argazki baten haritik tiraka. Buenos Aires, Iruñea, Bilbo… […]

“Ura jaten” eta “Hildako haurra” aurkeztu du ganbila bilduma. Maddi Goikoetxeak elkarrizketetan oinarritutako kronika egin du, antzerkiaren prekarietate eta orestigioaren inguruan. “Hildako haurra” liburuak Gotzon Barandiaranek sortutako bi antzezlan biltzen ditu. “Besaulkia” Abarkas talderekin 2017an sortutako testua eta estrenatu gabeko “Hildako haurra”. Hemen aurkezpenean esandakoak entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_ehaze.mp3 Deskargatu hemen.

Abenduaren 6tik 10era, datorren asteazkenetik igandera, izango da aurtengo Durangoko Azoka. Euskal Herriko argitaletxe eta disketxeek euren lanak ezagutaraztera emateaz gain, haien irakurle eta entzuleekin egoteko plaza ere bada. Izan ere, disko eta liburua azoka baino gehiago da Durangoko Azoka. Guztira, 950 nobedade izango ditu aurtengo azokak, 170 partaide eta […]

Bertsolaritzaren lubakian, Txapelketa Nagusia aztertu dugu Bilbo Hiria irratian. Durango izandako aurreneko faseko akabuko finalerdia aletu dugu, eta bertsoak eskaini aukeraketa diktatorialean. Bertsolariak prosan ere jarri ditugu: Aitor Mendiluze, Ekaitz Goikoetxea eta Beñat Lizaso On egin https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221115_potto_duango.mp3 Deskargatu hemen.

Irudienean izan gara, Legión Cóndor, nazien bidegabekeria, iragana eta oraina dokumentala, berau ekoitzi duen Baskale elkarteko Andrea Heuschmid egileetakoarekin ikusten. Hasieran erakusketa bat antolatu zuen, duela bi urte, eta gero dokumentala osatu du Txarly Marquésekin. Hiru hizkuntzatara dute itzulita 23 minutuko Kondor legioari buruzko dokumentala, eta bertan, protagonista nagusietako bat […]