Gaurkoan, Hasier Arraiz izan dugu Hizpidea magazinean. Sortuko buruzagia hasi da bihar, ostiralean, izango den eztabaidarekin, herri modeloaren inguruan, Abenduko hauteskudeek utzitakotik jaikitzen hasiak direla esateaz gain, Hasierrek Arnaldo Otegi izan du hizpide, bukatzeko aste honetan bertan presoen inguruan Rufi Etxeberriak esandakoarekin.
18. atala: Benvingut, Carles; see you later, David. Oporretatik itzuli gara indarrez beterik. Editorialean Kataluniak dagoeneko President-a duela ospatu dugu. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu duen larunbateko manifestazioa gogoratuko dugu eta David Bowie handiaren galera tamalgarria. Un cafè amb Clara García atalean, Bowie galdu izanaren inguruko iritziak bildu ditugu […]