Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak Greziako eta Turkiako mugetan errefuxiatuekin ematen ari den giza eskubideen urraketa salatu du. Bilboko Turkiako eta Greziako kontsulatuen parean kontzentrazioa egin dute. Horrekin batera, Balkanetako migrazio bideko egoera ere salatu nahi izan dute, adieraziz giza balio eta balio demokratikoak dituzten pertsona guztien alarmak astintzen ari […]

Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea” izan da . Ostegunean atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza brigadista, kontrol batean, deportatu egin zuten, eta larunbatean ailegatu zen Euskal Herrira. Gaurkoan berarekin berba egin dugu. […]

Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu zituzten. Ez zuten argi atxiloketaren arrazoia. Gaurko saioan bat egin dugu bertan dauden euskal ordezkariekin gertakarien nondik norakoak ezagutzeko Jhasna Artola bertatik kontatu digu gertatutako. […]

Gaurko nazioarteko tartean Zipre uharteari begira jarri gara. Zipreko eta Ipar Zipreko gobernuek aurreko astean abiatu zituzten batasuna lortzeko negoziazioak, Genevan, Suitzan. Uhartearen batasuna lortzeko.  Gaian sakontzeko Jon Kortazar Billelabeitia izan da gurean. Atzera begira jarriko gara, Zipreko gaur eguneko egoera ezagutzeko, Erresuma Batuak Zipre bereganatu zuen 1878an, Otomandar Inperioarekin […]

Zenbait gizarte erakundek Kurdistanen aldeko eta giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute biharko, larunbata.  Aldi berean, Turkiako gobernuarekin “harremanak bertan behera uztea” eskatu diete antolatzaileok erakunde publikoei. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean ‘Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan’ lelopean. Bestalde, azaroaz geroztik Tayyip Erdogan presidente turkiarrak “errepresio-makina” martxan ipini duela […]

Turkiara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Larunbatean HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu atxilotu zituen Turkiako Poliziak. Uztailaz geroztik, 180 hautetsi eta 300 ordezkari kurdu atxilotu dituzte, propaganda terrorista egiteaz akusatuta. Herrialdearen egoeraren azterketa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161108_Hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.

Turkian egon berri da Iñaki Larrañaga kazetaria, Anakoz Amenabarrekin. Prentsa askatasunaren egoera aztertu dute bertan, Erdoganen gobernuak kazetari ugari atxilotu eta hedabideak itxi baititu azkenaldion. Hauteskundeak erabateko gehiengoarekin irabazi izanak eman dion indarrarekin ari da Erdogan askatasunak estutzen, turkiarrentzat eta, are gehiago kurduentzat. Larrañagaren esanetan, “Edozein txorakeriagatik Erdogan iraintzea leporatzen […]

Unai Brea erredaktoreak aste honetako Argia astekariaren edukiak aurkeztu dizkigu. Hasteko, Klima aldaketa: bukatu da epelkeriaz jokatzeko garaia irakurtzen dugu azalean. Break berak egin du erreportaje hori, Munduaren geroak errezeta berriak behar ditu goiburua duena. Gero, berak Mugarik Gabeko Medikuak taldeak Turkian duen ordezkari Aitor Zabalgogeaskoari egindako elkarrizketa komentatu du. Ihesi […]