Ibaizabal: Ahal Duguko Lander Martinez (Argia, 2493. zenbakia)

“EAEn gobernu berria eratzea da gure helburua” dio Ahal duguko Lander Martinezek aste honetako Argiaren azalean. Net hurbilean, Pello Zubiriak idatzitako Filantrokapitalistak, erruki handiz kateatzen gaituzten oligarka horiek, aberats handien filantropiaz. agertzen zaizkigu, eta Françoise David elkarrizketatu dute ale honen Argi Kontra atalean. Ostiralean aurtengo Argia sariak emango dituztela aipatzeaz gain, bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak, eskola publiko eta kontzertatuaren arteko desadostasunak agerian uzten dituen Larrun gehigarrian agertutako “EAE-rako hezkuntza legea osatu ezinean” aitatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Whatsapp doakoa bihurtuta, Facebookeko bideoen gorakada

ar. Ots 2 , 2016
Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu gurekin, eta oraingoan Whatsappen doakotasuna jarri digu mahai gainean. Dakigunez, Facebookek duela bi urte erosi zuen Whatsapp, inoiz izan den sareko enpresa baten erosketa operaziorik erraldoienean. Horrek ekarri du ordainduzkoa zen berehalako mezularitza APP ezagun hori aurrerantzean doan eskaintzea. Publizitaterik ere ez […]

Honekin lotuak