Bertsogintzak ez du etenik, eta, Gipuzkoako txapelketa bukatuta, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak 2015eko abendu eta 2016ko urtarrila bitartean izandako bertso-jaialdiak aletu dituzte; bertso ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria irratiaren uhinetara.
Hizpidea magazinearen hasieran gonbidatu pare bat izaten dugu, baina gaur Iker Tubia baino ez da izan. Ikerrek bi gai hartu ditu hizpide: alde batetik Arnaldo Otegiri “jarritako” inhabilitazioa. Ematen du, Amaia Izko abokatuak ondo azaldu duenez, hateskundeetara aurkeztu ahal duela. Bestetik, Madrilgo Kongresuan gauzak aurrera doaz eta atzo euskal taldeak […]