XEREZADE: Emakumeen estatus intelektuala, VIRGINIA WOOLF

1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin.

 

Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob’s Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri zuenean, non, liburua tarte batez utzi, eta erantzuna eman zion Zapelatz Jatorrari New Statesman egunkarian bertan. Horrela sortu zen bien arteko polemika bat emakumeen gaitasun intelektualaren inguruan.

 

Ai, ze ona den batzuetan jende argiak tripako minak tinta isuri bihurtzea. Izan ere, gaurko atalean entzungo ditugun Virginia Woolfen gutunez gain, polemika honek beste fruitu bikain bat utzi zigun: Woolfek gerora argitaratuko zuen A Room of One’s Own liburua.
Iz*r*a zaitezte, Bennet , MacCarthy eta zuen mariatxi guztiak.

SAIOA DESKARGATU ETA ENTZUTEKO KLIKATU HEMEN:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Martxoa 3 grebatik sarraskira

al. Ots 6 , 2012
Lau Haizetara Gogoan elkarteak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutako langile erahilketen inguruko erakusketa prestatu du “Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” izenpean.Erakusketa otsailaren 1etik 15era ikusgai egongo da Pilota Kalean dagoen “La Bolsa” eraikinean Bilboko Alde Zaharreko auzo etxean.Gotzon Garmendiarekin batera erakusketan zehar barneratu gara. Memoriari zabaldu dizkiogu ateak […]

Honekin lotuak