ZIENTZIALARI 84: Klima aldaketa (Elisa Sainz de Murieta)

Duela zenbait urte bestelako iritzirik ere bazen arren, egungo egunean inork ez du zalantzan jartzen gure planetan klima aldaketa nabaria gertatzen ari denik. Batez besteko tenperatura igotzea edo bioaniztasuna galtzea klima aldaketaren adierazle orokorrak ditugu. Dena den, klima aldaketak ekar ditzakeen kalteak oso ezberdinak dira leku batetik bestera. Euskal Herriari dagokionez, itsas mailaren igoera izango da, dudarik gabe, kalterik larriena. Baina zenbatekoa izango da igoera hori? Eta zenbaterainokoak, sortuko dituen kalteak? Zer egin daiteke hori saihesteko? Zer beste ondorio izan dezake klima aldaketak gurean? Galdera horiei guztiei erantzuteko, Elisa Sainz de Murietaren bisita daukagu gaurko saioan. (Argazkia: Akuppa John Wigham).

Deskargatu hemen.

One thought on “ZIENTZIALARI 84: Klima aldaketa (Elisa Sainz de Murieta)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Skizopoziks ikuskizuna hitzekin jolasean Markusen eskutik

og. Aza 8 , 2018
Ostiralean Markos Gimeno Vesgak Skizopoziks show-a Erredakzioan eskainiko du. Errezitaldian Euskararekin jolasean, kalanbur elebidunak errezitatuko ditu, gaztelerazko testuetan euskara deskubrituz eta alderantziz. Hitzekin magia. Poesia eskizoeleduna. Bakarra munduan dio berak. Aspaldi hasi zen hitzekin jolasean eta zerorajasoa webgunean bildu du dena. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, […]

Honekin lotuak