Nor Euskal Herria Antiespezista kolektiboak liburu berri bat kaleratu du, “Goseak akabatuak”. Maialen Sagues kolektiboko bozeramailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta hark eman dizkigu liburuaren nondik norako xehetasun gehiago. Maialenen hitzetan, liburuak animaliek gure gizartean duten paperaren ikuspuntu ekonomiko eta politikoa ematen du. Eta noski, liburuaren helburua animalien auzia […]

Ekainaren 17an, larunbatean, arratsaldeko 17:30etan manifestazioa deitu Animalistak kolektiboak Bilbon, zezenketak behin betiko amaitu daitezela eskatzeko eta animalien sufrimendurik ez duten jaiak posible eta beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Manifestazioa Eliptika plazan hasi eta Arriagan amaituko dute; hala ere, ibilbidean zehar udaletxean ere egingo dute geldialdi bat. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230615_nerea_de_las_eras_animalistak.mp3 Deskargatu hemen.

Animaliak eta kirola, animaliak kirolean… kirola eta animaliak izan ditugu hizpide Bilbo Hiria irratiaren KIROL ESKIROL saioan. Zaldien saltorik buruz eta hipika ri buruz jardun zaigu Julia Abascal; asto lasterketetan Plateroren historia eta Ander Barranco Larrabeiti ekarri ditugu; txakurrekin kross lasterketan zaildua den Xabier Gonzalez korrikalaria izan dugu eta urteetan […]

Nor Euskal Herriko antiespezista elkarteak manifestazioa deitu du bihar Bilbon. Animalien askapenaren aldeko kolektiboak dioenez, antiespezista izateaz gainera, feminista, antikapitalista eta euskaltzalea da.Maialen Sagues mugimenduko kideak ekarri dizkigu taldearen nondik norakoa;  Gizakien pribilegioen gaineko hausnarketak  uneoro izango du presentzia, “borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen […]

Dokumental honen helburua, Euskal Herriko hainbat herri zein hiritan egiten den animalien erabilera salatzea da, gizartean gogoeta eta eztabaida bultzatuz. Gurean dokumentalak, 30 herri eta erabilera mota ugariren bitartez garraiatzen gaitu, gure tradizioen onargarritasuna eztabaidan jarriz. Dokumentalak erakusten dituen jardueren artean: sokamuturra, ehiza eta arrantza txapelketak, idi-demak, bigantxak, desfileak edo […]

Animalismoa gizarte mugimendu berria da eta dirudiena baina gutxiago du zerikusirik ekologismo sozialarekin. Azken honek proposatzen duen biozentrismoa ez du aintzat hartzen animalismoak, bere erro filosofikoak bestelakoak direlako. Asmo etiko irmoekin, planteamendu politiko eztabaidagarriak ditu mugimendu berri honen ertz erradikalenak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-009-Animalismoa.mp3 Deskargatu hemen.

Saio honetan animaliak hartu ditugu hizpide eta, haiei buruz mintzatu garen beste zenbaitetan bezala, Juan Ignacio Pérez Iglesias irakaslearen laguntza izan dugu. Oraingoan hotzak eta beroak animaliengan zenbaterainoko eragina duten kontatzera etorri zaigu. Lehen-lehenik, beroa trukatzeko dauden moduez jardun du (eroapena, konbekzioa, erradiazioa eta lurrunketa), eta, horren ostean, homeotermia zer […]

EHUn Kultura Zientifikoko katedraren ardura zuzena izanik, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek badaki, jakin ere, zientziaren dibulgazioak duen garrantziaren berri eta maiz etortzen zaigu ZIENTZIALARI irratsaiora, honetaz eta hartaz aritzera, maizenik biologiaz eta zoologiaz jarduten badu ere. Gaurkoan, konparazio baterako, animalien tamaina hartu du hizpide. Bi gramoko masa duen erle kolibritik […]