IBAIZABAL: Abakoa, garuna trebatzeko tresna egokia

Gaurko magazinean, beste askotan legez, osasunaren inguruko gai batez jardun dugu. Hain zuzen ere, antzinako kalkulagailutzat hartu ohi den abakoak garunari loturiko gaixotasunetan daukan erabilera onuragarriaz mintzatu zaigu Lorena Egidazu. Haren hitzetan, abakoak abantaila handiak ditu Alzheimerren gaitzak jota dauden eta burmuina nola edo hala eri daukaten gaixoak tratatzeko orduan. Garuna gorputza fisikoki lantzen dugun modu berean landu behar omen da,  eta horrelako gaixoengan buru ariketak gaitzari nahi bezala aurrera joatea eragozten omen dio. Lorenaren esanetan, Bizkaia aitzindaria da abakoa horrelako helburuetarako erabiltzen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eremuz Kanpo 4x14: Odola eta Ardoa (Krew i wino)

az. Ots 24 , 2016
Katoliko joan asmo genuen, 2016ko otsailaren 11n, ostegunarekin, Celosamente gordeakoek Napoka iria, Joseba B Lenoir, Jon Aranburu eta Marco Bianchirekin batera atondutako “Ardoa eta odola” ikuskizunera. Katoliko. Odola kopan eta ardoa barruan. Han izan ginen, eta barne-kanpoak ongi busti. Ez odolez, noski.Halakoek merezi dute eta. Sari emaleek, saritua baino, beren […]

Honekin lotuak