Barakaldoko urtegi horretan lindanoa aurkitu zuten duela bi urte: orduan, Ezpitsua elkarteak hainbat galdera eta azalpen eskatu zizkion Udalari, baina gaur arte Tontxu Rodriguezek zuzentzen duenak ez du inolako erantzunik eman. Eta orain, udal berria osatzeko egun gutxi falta direla, Udalak Oiolako urtegiko ura ur-sareari lotuko diotela adierazi dute: alarma, jakina, berehala agertu da Barakaldon, lindano horrekin zer gertatzen den ez dakitelako, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredaktore-buruak azaldu duenez.
Next Post
SOLAS GIROAN: Demokrazia partehartzaileaz.
al. Eka 6 , 2011
Bai, sentzu zabal batean, horretaz mintzatu zaigu Iñaki Barzena EHUko eta Ekologistak Martxan-eko kidea. Euskal Herrietan (mendebaleko estatuetan gisara) krisi bikoitza dugu:ekologikoa eta demokraziarena eta horiei aurre egiteko tresnarik egokiena demokrazia partehartzailea dela esan digu Iñakik. Halaber, azken hauteskundeek afera guzti honetan izan dezaketen eraginaz ere mintzatu zaigu Barzena laguna. […]
Honekin lotuak
-
2008/05/22
BERBAZ: Bego ipuin-kontalaria
-
2014/05/14
POTTO: Bertso magia Bilbo Hiria Irratian
-
2023/04/28
Mikroipuin lehiaketa, Deustuko ikastola
