HIZPIDEA: ARGIAko Axier Lopez eta Mozal Legea

Atzo arratsaldean ARGIA astekariko kazetaria den Axier Lopezi elkartasuna erakusteko eta, bide batez, Mozal Legearen aurka azaltzeko elkarretaratzea izan zela eta, Axier Lopezekin berarekin mintzatu gara irratsaioaren azken ordu laurdenean. Argiako kazetariak banan-banan eta argitasun handiz aletu ditu berari ezarritako isunaren inguruan sortu diren gai guztiak: isunaren desarrazoiak, Mozal Legearen beraren kritika, berarentzat informazio eskubidea eta adierazpen askatasuna zer diren, Argia astekariko lan taldearen erantzun sendoa, euskal hedabideetako lankideen babesa eta elkartasuna, gaiak atzerriko medioetan izan duen oihartzun zabala, eta abar. (Argazkia: Dani Blanco, ARGIA).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Garoña berriz ez zabaltzeko ezusteko erabakia

og. Api 14 , 2016
Albisteak ustekabean harrapatu gintuen denok, astelehen goizean egunkariak esku artean hartu genituenean. Iberdrola konpainiaren zuzendari nagusi den Galan jaunak sindikatuen aurrean hitz erdika iragarri zuenez, Iberdrolak ez dauka Garoñako indarretxe nuklearra berriz zabaltzeko asmorik, orain arte besterik esan bada ere. Jakina, gu berehala jarri ginen harremanetan Ekologistak Martxan kolektiboko Iñaki […]

Honekin lotuak