Eremuz Kanpo 4×12: XA!

Garai bitxiak bizi ditugu. Edo garai bitxiek bizi gaituzte. Elkarlan eta elkartruke basatiaren aroak. Gainjartze eta erremixarenak, jaitsi eta igotzearenak, kopiatu eta sortzearenak.

Aldi estrainoa da gurea. Konturatzen garena baino gehiago. Ohitu egin gara informazioaren zurrunbilo nahaspilatsu eta azeleratu honetara. Normala da guretzat, honetara jaurtikiak izan baikinen aspaldi.

Baina noiz edo noiz, gure denboraren arrarotasunari aurre egitea beste erremediorik ez dugu. Laneko kideek behin ta berriz katutxo ustez dibertigarrien en argazkiak bidaltzen dizkizutenean, “hor kanpoko” porno bizarroarekin, sare subsubkultura berriekin… eta Xabier Aramendiren azpidatziekin. Bat-batean estrainoaren tasuna gure aurrean paratzen zaigu eta begietara begiratzen diogu. Nietzscheren amildegiak nola.

Azpitituluak, subtituluak, azpidatziak. Euskaraz. Euskaraz edo. Euskarak berak perretxiko eskukada pare bat jan izan balitu bezala. Euskara Haluzinagarrian. Heuskaraz, hatxez.

Hazpitituluak edo hazpidatziak

Algortako Leizarrageraren aldekoen eta Hondarribiko Iluministen krutwigera meritokratikoaren antzera, euskara paralelo batean idatzitako azpidatziak. Zientzia fikziozko euskaraz. Denbora lerro bat, gurea ez dena baina gurean dagoena. Ilargiaren alde iluneko euskara ezinezkoa.

Saioa jaisteko sakatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Kataluniako aktualitatea

og. Ots 18 , 2016
Hamabostean behingo ohiturari segida emanez, Hizpidea irratsaioan Aritz Galarraga kazetariarekin jarri gara harremanetan, hamabostaldi honetan Katalunian izandako gertaera nagusiak komentatzeko xedeaz. Bertan argitara ateratzen diren egunkarien irakurketa oinarri harturik, hiru gai nagusi aipatu dizkigu Haritzek: lehenik, Lluis Llach Gasteizko seme kuttuna izendatzeko zegoen egitasmoaren inguruan sortu den polemika eta azkenean […]

Honekin lotuak