IBAIZABAL: Munduko musikaririk onenak

Aizu aldizkariak denetariko artikulu interesgarriak dakartza euskara ikasten ari diren lagunentzat. Gehienbat, euskaldun berriei zuzendua baldin bada ere, artikulu asko eta asko edozein euskaldunentzat interesekoak gertatzen direnez gero, guk sarritan jotzen dugu bertara. Gaurkoan, esaterako, Aizuko lagunek Rolling Stone aldizkariak munduan izan diren musikari onenei buruz eginiko sailkapen moduko bat aipatzen dute. Josu Zabalak, gure audio editoreak, zorrozki kritikatu du zerrenda, denak anglosaxoiak, rock esparrukoak eta 60ko urteetakoak direla argudiatuz. Eta, pentsatzekoa denez, irizpideak errotik aldatu ditu, bestelako zerrenda bat proposatzeko.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Aste honetako programazioa Kafe Antzokian

og. Mar 3 , 2016
Beste askotan legez, Mikel Urbeltz, Kafe Antzokiaren programatzailea, hurbildu da Bilbo Hiria irratiaren estudioetara Kafe Antzokian iragan berri diren ekitaldien eta iragatekoak direnen gainean hitz aspertu lasaia egitera. Asteko egun bakoitzean izango diren musikari eta taldeak aurkezteaz batera, haien musikaz apur batean gozatzeko aukera eskaini digu Mikelek. Ekitaldien artean hiru […]

Honekin lotuak