Apirilaren bostean bost urte bete dira ertzain batek botatako gomazko pilota batek jota hil zela Iñigo Cabacas gaztea. Lau urte igaro dira eta oraindik ez zaio justiziarik egin, auziak instrukzio fasean dirauelako, gezurra badirudi ere. Hori dela eta, “Iñigo Gogoan” herri ekimeneko partaideekin hitz egin nahi izan dugu, laugarren urteurrenaren haritik prestatzen ari diren ekintzen berri eman diezaguten. Elkarrizketan zehar plataformako kide den Marta Perezen ahotik beste gai asko agertu dira, arian-arian: gurasoen etsipena, justiziaren geldotasuna, polizia eredu berri baten premia, justizia eskatzen jarraitzeko konpromisoa, eta abar. (Argazkia: Uriola).
Deskargatu hemen.

