Goiko izenburuak azaltzen duen gaia izan da gaurko kolaboraziorako Txente Rekondok aukeratu duena. Ohi baino laburxeagoa izan den elkarrizketa honetan, Dilma Rousseff presidentea kargugabetzeko bertako eskuin neoliberalak egiten diharduen kanpaina eta joko zikinak salatu ditu gure adituak. Txentek esan digunez, neke moduko bat sumatzen da bai gobernuan eta bai berau sostengatzen duen PT alderdian, eta, hori dela eta, eskuinak gogor jo du haien kontra, politika garbiaren itxurak eginez, nahiz eta haren politikari gehienak guztiz ustelduak dauden. Parlamentua ez ezik, gizarte osoa ere zatiturik ageri zaigu Brasilen azken bolada honetan.
Deskargatu hemen.