Sortu berri den Euskal elkargoa aztertu dugu Idoia Eraso kazetariarekin batera. Urratsez urrats aztertu dugu erakunde berri honen eraketa, aurrekariak eta erronkak. Urtarrilaren 23an Baionan egindako lehen bileran geratutakoa ere aztertu dugu. Jean Rene Etxegarairen ibilbidea nabarmendu du Idoiak, sorreratik Batera plataforman egondakoa da,  Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldeko […]

Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaian aste honetan torturen salaketen inguruan izan diren gorabeherak eta salaketak hartu ditu hizpidean bere kronikan eta gertaeren errepaso kronologikoa egin du, denoi gauzak hobeto ulertzeko aukera eman diguna. Horren ostean, Sanferminetako kartel lehiaketaren epaia dagoeneko emana dela aipatu digu eta hari beretik irabazlearen […]

Baigorriko Etxauzia jauregia Nafarroaren eta nafarren historiaren lekukoa izan da Erdi Arotik, XII. mendean eraikia izan baitzen. Geroztik, XVI. eta XVII. gizaldietan zenbait birmoldaketa egin zitzaizkion eta Frantziako Iraultzaren urteetan arras kaltetua gertatu zen kanpotik nahiz barnetik. Jabe askoren eskuetatik pasa ondoren, oraingoek salgai jartzeko xedea dutelarik, eskualdeko herritarrek bat egin […]

Mugakide eta nafar bilakatzeko proposamen zenbait apirileko azken astebururako. Izpegiko mendatetik Auzako kaskora joateko ibilbide ederra burutu ondoren, “zikiroa” prestatzeko zenbait gomendio; belarriak gozarazteko musika Arrasateko “Governors” taldekoek ekarri dute eta Baigorriko aurtengo “Nafarroaren Eguna”rekin bat egin dezagun hainbat adierazpen. Ahor ba, Agurtzane, Apolo, Mieltxo eta Iosuren proposamenak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150425zeingounafarroareneguna.mp3  Deskargatu […]