Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, euskañola bezala ezagutzen duguna. Zehazki Code-switching in Greater Bilbao: a bilingual variety of colloquial Basque izan da ingelesez defendatu duen lanaren goiburua. Egunotan Bilbon dabil, esku artean darabilen beste lan baterako elkarrizketak egiten, eta bere bisita baliatu nahi izan dugu, aurreko lan horren ondorioez, eta hizkuntzen arteko harremanez jarduteko. Hurrengo azterlanaren gaia, bere motibazio eta interes guneak eta berea bezala Ugro-finlandiar familiakoak diren hizkuntzen egoera ezagutzeko aukera ere izan dugu Hannarekin hizketan.
Deskargatu hemen.