Gaur bezalako egun batean 15 urtez martxan egondako Kukutza gaztetxea hustu zuten Errekalde auzoan. Hiru egun beranduago eraitsi egin zuten. Eraikinaren eraisteak istilu larriak eragin zituen Bilbon. 10 urte Errekalde auzoko kulturaren arnasgunea zena bota zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210920_kukutzagogoan.mp3 Deskargatu hemen.
Kukutza
Azaroa eta abenduan entzutetsuak izan ez diren bi gertaera eman dira, Bilbon eta Donostian hurrenez hurren, hiriaren eraikuntzarekin harreman zuzenean direnak. Eraispenen inguruko hausnarketa ekarri digu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Azken Kukutza, Errekaldeko gizarte etxe okupatua, 2011ko irailean eraitsi egin zen. Kultur hutsune handia utzitako gertaera honek, beste Etxarri gaztetxea sortzera […]
Egunotan jakin dugunez, Bizkaiko Entzutegi Probintzialak atzera bota du joan den irailean egindako epaiketaz Bilboko Hirugarren Zigor Auzitegiak ezarritako sententzia. Horren ondorioz, Kukutzari beren atxikimendua eta elkartasuna adierazteagatik kondenatu zituzten hemeretzi gazteetarik hemezortzi absolbitu dituzte eta bakar bati lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Hori dela eta, auzipetuen abokatua den […]
Pasa den astean jakin genuen irailean Bilbon egindako Kukutzaren inguruko azken epaiketaren epaia: bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta isuna 19 auzipetuentzat. Iñaki Carro abokatuaren ustez, Kukutza defendatzea epaitu dute eta froga seriorik gabe epaileak zigor gogorrak aplikatu dizkie auzipetu guztiei. Defentsak, helegitea jarriko du, Carrok esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideainakiikarro.mp3 Deskargatu hemen
Sustraiak izena hartu zuten lurrak emandakoarekin lan egin nahi dutelako. Agroekologia dute maite: hurbileko hornitzaileak, nekazaritza ekologikoa, sasoiko produktua, lurra eta jendea zainduz… Gutizia gozo-gozoak prestatzen dituzte han eta hemen biltzen diren taldeak elikatzeko, catering zerbitzua eskaintzen baitute. Kukutzako jantokia hartzera animatu ziren euren zaletasunean oinarrituta 4-5 lagun eta orduan […]
Aste honetako astelehen eta asteazkenean izan da BIlbon eta bertan 19 lagun inputatuta. Atxiloketak 2011ko irailaren 23an izan ziren, hori bai, istiluak (Bilbo osora hedatu zirenak) hasi baino lehen, Iñaki Carro abokatuak kontatu digunez. Kukutzaren aurkako azken epaiketa da hau eta abokatu horren ustez epaia ez da berehala aterako. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150918kukutzazebrabidean.mp3 […]
Komantxe konpartsako Gisèle izan dugu bere konpartsaren berri ematen. Txosna-baserria atondu dute, swing dantza egiten abilak direla erakutsi dute eta, Gisèle bera dagoen programazio taldea ahalik eta egitarau txukunena saiatzen da, ahalik eta diru gutxien gastatzen. Musikazaleak dira okupak, kontzertuek adierazten dutenez (Cherry Boppers, Berta Bittersweet…) baina antzerkia ere izango […]
Oraindik ez da amaitu Kukutzako desalojo bortitza eta eraispena jasan zuten lagunen epaitegietako ibilbidea. Otsailean izan zen azken epaiketa eta horren ondoren ebatzitako absoluzioa errekurritu du fiskaltzak. Irailean 19 lagun epaituko dituzte Kukutzaren eraispenaren egunean atxilotu zituztenak hain zuzen. Kukutzarekin elkartasun taldeko Hibai Castrok Kukutzaren egun haiek, errepresioa, epaiketak eta […]
Otsailari dagokion Deustualdeko Prest! aldizkariaren zenbaki berria aztertu dugu Lur Mallea kazetariaren laguntzarekin. Azalean Iñaki Garcinuño, Bizkaiko patronala biltzen duen CEBEK elkartearen lehendakaria. Erreportajean Kukutza Gaztetxea jorratu dute, eta “Barkua bete berban” hastear diren Deustuko jaiak. Horietaz gain, “Behin Batean”, “Gureak kanpoan”, Inkesta edo “Yolanda Gonzalez gogoan” artikulua aipatu ditugu. […]