EREMUZ KANPO 4X18: MARGO

Sinestun gara, fededun, gezur askorekin. Gezur-zale, fikzio-zale gara beste ezeren gainetik, eta oporrotan ohi ez dugun, edo pantaila bezainbat bisitatzen ez dugun fikzo-tenplurik bisitatu dugu. Txabi eta Eneko, museoan, Teoren liburuxka batean bageunde bezala.

Zaragoza, Brusela. Goya, Brueghel, eta aldiriak.

Eta itzuli gara pertsona hobe, aratzago, bidezkoago. Bai zera, baina gustura bai. Eta Eremuz kanpon margolaritzaz gutxi hitz egin izan dugun kontzientziaz. Agian izango da ez dakigula gauza handirik gaiaz. Ez, ezinezkoa da hori izatea aitzakia, astero hitz egiten baitugu zer edo zertaz.

Gaurko saioan, fedea, David Lynch, Andrei Rublev, El sol del membrillo eta Izibene Oñederra.

 

Saioa jaisteko, sakatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Haur transexualez Igor Erauzkin sexologoarekin

az. Mai 4 , 2016
Jaio aurretik sailkatu egiten gaituzte. Lehenego ekografietatik genitalak ikusi eta sailkatu egiten gaituzte. Zakila baduzu gizona zara  eta ez baduzu, emakumea. Genitalek markatzen dute gure generoa. Eta generoak, gure bizitza. Haur transexualen ingurua berba egin dugu Igor Erauzkin sexologoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160503_igor_erauzkin_transexualitateaz.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak