BERBAZ:Ugaitz Gondra, BILBAO ONE DAY 09 jardunaldien eta ALD taldearen gainean. Hacktibistak Bilbaon.

OPEN DAYHogetiabost urteko bilbotarra, aspaldian dabil informatika gaietan “harrapatuta” Ugaitz.

Bilbao Open Day 09 izenpean software eta hardware askearen bidez egindako arte-lanak edota lizentzia askeen bitartez plazaratutakoak ardatz hartzen dituzten jardunaldiak antolatu ditu Arte Libre Digital plataformak.

Urriaren 22 eta 25 artean mintzaldi, ikastaro-tailer, sorkuntza-ekitaldi eta jaialdi ugari izango ditugu Bilbon han-hemenka.

Egitarau osoa hemen duzu: http://artelibredigital.net/wp-content/uploads/2009/10/cartel-BOD09.png.

Ugaitzi entzunez gero ALDko kideen pentsakera ezagutuko duzu eta jardunaldiotan izango diren ekitaldirik azpimarragarrienak (Justo de la Cueva eta lizentzia askeak, Txopi eta Politika 2.0, Inconexiaren kontzertua, wiki-historiak, ametsei buruzko tailerra …) aurkituko dituzu jorratuta.

Erreferentziak: http://artelibredigital.net/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #156: #iGaur Internet Gaur Solasaldia

al. Urr 19 , 2009
Internet Gaur galdetu diegu gure solaskidei: Maite Goñi, Gorka Julio Teketen eta Adur Larrea izan dira gurean, ikasturteari hasiera emanez. Erronka berriak, arriskuak, aukerak eta kezkak izan ditugu hizpide. Liburu elektronikoa, sare sozialak, ikusentzunezkoak… aipagai. Irratia.com erabiltzaileek ere #iGaur etiketarekin parte hartu dute lehen saio honetan. Aurrerantzean astero tag bat […]

Honekin lotuak