HIZPIDEA: Munduko Arrozen zapore aniztasuna Bilboko San Frantziskon

Datorren larunbatean, ekainaren 4an, Munduko Arrozak deritzan ekimenaren 13. edizioa izango da Bilboko San Frantzisko auzoan. Auzoko elkarteen koordinadorako partaide den Xabi Agirrerekin mintzatu gara gaur, dagoeneko erabat finkatua dagoen ospakizun handi honen nondik norakoak ezagutzeko asmoz. Berak adierazi duenez, lau mila partaide izango dira ekainaren 4ko hitzorduan, kolore, zapore eta usain guztietako arrozak prestatuko dituztenak, kulturartekotasunaren erakusgarri. Izan ere, Xabi Agirrek esan digunez, San Frantzisko auzoan 60 herritatik baino gehiagotatik etorritako lagunak bizi baitira. Munduko Arrozen ekimena, elkarbizitza sustatzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko eguna ez ezik, auzokideen beharrizanak eta kezkak plazaratzeko eguna ere bada.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Etxekoak antzezlana, agur baten kronika

az. Eka 1 , 2016
Huts Teatrok Etxekoak lanaren azken emanaldia eskaini zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian.  2015eko azaroan estreinatu zuten, Luhuson  eta ordutik, 47 aldiz antzeztu dute, 7.000 ikusle inguru bildu ditu. Jon Gerediagak idatzi zuen obra, eta Ander Lipus da zuzendaria. Oholtzan egin dugu hitzordua aktorekin eta bizitakoaz berba egin dugu. Ander Lipus, […]

Honekin lotuak