Garabide elkarteak gonbidatuta, zortzi hizkuntza gutxitutako hamabi hiztun daude egunotan Euskal Herrian, hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldi bat egiten. Esperientzien trukea egiten, Maroko, Ekuador, Txile eta Kolonbiako eragileekin. “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” atzo hasi zen , eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi. Garabideko Andonik kokatu digu ikastaroaren nondik norakoak. […]

Atzo irailak 26, hiru urte bete ziren Mexikoko Guerrero estatuan 43 ikasle desagerrarazi zituztela. Egia eta justizia gabe hiru urte daramate Ayotzinapako 43 ikasleren familiek. Besteak beste, “izua zabaltzeko eta protesta soziala geldiarazteko estrategia global baten barruan” kokatzen dute gertatutakoa. Carlos Martin Beristainek El tiempo de Ayotzinapa liburua aurkeztuko du gaur […]

Eredu soziala auzitan jarri dute Zubietan, larunbateko martxen berri eman du Argia astekariak. Gai hori azalera eraman du eta Dani Blancok egindako argazkiekin Pello Zubiriak iritzi artikulua egin du gaiaren inguruan, “Erregimenak linfona bat dauka Gipuzkoan” izenburupean. Horrez gaian, Nire Fillati eginiko elkarrizketaren inguruan berba egin digu Lander Arbelaitzek, Katakra […]

Mexiko eta Argentinako berriak ekarri dizkigu Fakun Aznarez kazetariak. Hogeita bi urtez Mexikoko sistema politikotik kanpo egon ostean, gerrilla 2018ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko da. Emakume indigena independente bat izango da hautagaia. 22 urtez herrialdeko sistema politikoari uko egin ostean, EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatista Mexikoko presidentetzarako bozetara aurkeztuko da. Bestetik […]

Astearteetan nazioarteko atala izaten dugu Hizpidea magazinean eta hamabostean behin Fakun Aznarez kazetariak Amerikako berri ekartzen digu. Oraingoan Mexiko eta Txileko gai bi komentatu dizkigu. Alde batetik, aspaldi samarretik Oaxaca eta Guerrero estatuetan paramilitarrek irakasleen artean egiten diharduten sarraski deitoragarria —dagoeneko 12 baitira erahildako irakasleak eta hogeitaka bahituak eta desagertuak— […]