Brasilgo tentsio politikoak gainezka egin du Brasilian, hiriburuan, Michel Temerren gobernuaren kontrako protestaren ondorioz. Herrialdean gertatzen ari dena ekarri digu Fakun Aznarez kazetariak. Aurreko astean protesta larriak izan dira, gobernuaren erreforma liberalak eta presidenteari leporatzen dizkioten ustelkeria delitu larriak izan dira protestarako arrazoiak, eta herrialde osora zabaldu dira. Michel Temer […]

Nazioartera begira jarri gara gaurko Hizpide magazinean, hamabostean behi batu egiten zaigu Fakun Aznarez kazetaria.  Venezuelako gatazkari begiratzeko prisma ezberdinak  edo desenfokatuak daude eta horiek aztertu ditugu. Albisteak emateko terminologia ere aztertu dugu, “oposizio baketsua” edo “protesta baketsua” bezalako terminoak erabiltzen ari dira. Bukatzeko Argentinan Macriren gobernuak bultzatutako “2X1” lege […]

Gutxigatik gailendu zaio Lenin Moreno hautagaia Guillermo Lasso eskuindarrari. Bozen %51,15 jaso ditu eta haren aurkariak, berriz, %48,85. Oposizioak ez ditu emaitzak onartu eta iruzurra salatu du. Gaurkoan Fakun Aznarez batu zaigu saiora eta Ekuadorreko hauteskundeak aztertu ditugu. Latino Amerikako ezkerreko mugimenduarentzat garrantzi bizi dute Ekuadorreko emaitzak, izan ere Venezuela […]

Behin-behineko emaitzen arabera, Moreno ofizialistak  jaso du boto gehien: %39,13. Etzi jakingo dute, behin betiko kontaketarekin batera, bigarren itzulia egin beharko duten ala ez. Fakun Aznarez kazetariak aztertu ditu emaitzak, Herenegun egin zuten bozen lehen itzulia, baina, gutxienez, bihar arte ez dituzte jakinaraziko behin betiko emaitzak, eta litekeena da etzi […]

Latinoamerikara begira jarri gara Fakun Aznarez kazetariarekin batera.  Lehengo Bolivia izan dugu hizpide. Aro berriak Bolivian ekarritako aztertu dugu. 1990eko hamarkadako neoliberalismo hegemonikoa aldatzeko premiak sortu zuen aroa izan da, deskontentu sozial izugarria zegoen, zapalkuntza, langabezi izugarria, pobrezia erabatekoa… Hamarkada horietan pobreziak %25 egin zuen gora, aldaketak  hazkunde ekonomikoa eta […]

Kolonbiako bake ituna berresteko plebiszitua egin eta hilabete pasatxora adostu dute FARC gerrillak eta gobernuak bigarrena. Azken hilabetetan bertan gertatutako aztertu dugu Fakun Aznarez kazetariarekin batera. Aldaketa nabarmenena dakar akordio berriak, lehen adostu zutenaren kontrara, ituna ez dute Kolonbiako Konstituzioan txertatuko, Habanan hitzartutakoa juridikoki blindatzeko, itun humanitario bereziaren estatusa emango […]

Astearteetan nazioarteko atala izaten dugu Hizpidea magazinean eta hamabostean behin Fakun Aznarez kazetariak Amerikako berri ekartzen digu. Oraingoan Mexiko eta Txileko gai bi komentatu dizkigu. Alde batetik, aspaldi samarretik Oaxaca eta Guerrero estatuetan paramilitarrek irakasleen artean egiten diharduten sarraski deitoragarria —dagoeneko 12 baitira erahildako irakasleak eta hogeitaka bahituak eta desagertuak— […]

Berrogei egun pasa dira Mauricio Macri Argentinako presidente izendatu zutenetik, eta gai horrekin abiatu du Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kazetariak bere Hego Amerikako azken albisteen sorta. Eskumaren ofentsiba ez da gelditzen hainbat arlotan, herrialdea orain arte lerratuta egon den multzotik atera eta eskumako gobernuak dituztenen aldera iragaten ari baita presidente […]