Gaurko saioa urrezko kantuarekin hasi dugu,Santanaren “Oye como va”. Gero Petti eta etxeko uztaren azken lana entzuteko parada izan dugu..Jarraian etorri dira Imanol,Dylan;Lucinda Williams,Eskean Kristo,Mavis Staples eta gehio.
UZEIko Lexikografia Saileko arduraduna den Mirian Urkiak zuzenean aurkeztu dizkigu LibreOffice programarako moldatu berri duten Hobelex zuzentzaile ortografikoaren ezaugarriak. 2014ko urrian plazaratu zuten euskaraz akats ortografikorik gabe eta lexiko eguneratua erabiliz idazteko aukera ematen duen zuzentzaile hau, baina ordukoa Microsoft Office programari zuzendua zegoen .LibreOfficerako bertsio hau ere etengabe eguneratuko […]