HIZPIDEA: Hobelex zuzentzaile ortografikoa LibreOfficerako

UZEIko Lexikografia Saileko arduraduna den Mirian Urkiak zuzenean aurkeztu dizkigu LibreOffice programarako moldatu berri duten Hobelex zuzentzaile ortografikoaren ezaugarriak. 2014ko urrian plazaratu zuten euskaraz akats ortografikorik gabe eta lexiko eguneratua erabiliz idazteko aukera ematen duen zuzentzaile hau, baina ordukoa Microsoft Office programari zuzendua zegoen .LibreOfficerako bertsio hau ere etengabe eguneratuko dute. Produktu berria aurkezteaz gain, Mirian Urkiak UZEIren historia labur bat egin digu, beren jardun esparru nagusiak azalduz bidenabar.

Deskargatu hemen.

Next Post

IBAIZABAL: The Art of co topaketak, gizarte parte-hartzea eta taldean aritzeko metodologiak eta esperientziak

og. Eka 23 , 2016
Gaur hasiko dira The Art of Co topaketa Donostian eta aste betez luzatuko dira. Topaketa honen helburua kolaborazioaren inguruan lan egiten ari diren aldaketaren eragileak batzea da. Partaideen lan­ esparru eta metodologien aniztasunean datza egitasmo honen aparteko balioak, kolaborazioaren artea ahalik eta prisma gehienetatik aberasteko: harremanak, taldeen adimen kolektiboa, gizarte […]

Honekin lotuak