“Pantzart” antzerki taldeak Plisti-Plasta ikuskizuna estreinatuko du urtarrilaren 4ean Bilboko Azkuna Zentroan, Gabonak Arte programaren barruan. Plisti-Plasta izeneko ikuskizuna estreinatuko du ume txikientzat 0 eta 3 urte bitartekoentzat. Juan Kruz Igerabideren testuekin egindako ikuskizun da. Bertan, xaboi-burbuilak dira protagonistak. ”Plisti-Plasta” formen mugimenduez eta txotxongilo, pailazo eta koloretako ilargien bezalako gauzez baliatzen da, guztiak Kveta Pacovskaren ilustrazioetan oinarrituta, ustekabeak eta harridurak mundu-ikuskerarako duten gaitasunaren kontua aztertzeko. Elena Bezanillak zuzentzen duen ikuskizun honetan emanaldi zoragarria eskaintzen dute Ainhoa Pineda eta Santiago Ortega antzezleek, David Larrinagak antzezlanerako propio konposatutako musika xarmagarriaz lagunduta. Antzezlanaz mintzatu gara Elena Bezanillarekin.
Deskargatu hemen.