PIPERPOLIS: “Buyan, Heriotzaren uhartea”komikia

Gaurko saioan Buyan komikia izan dugu mintzagai, Martin Etxeberria batu zaigu saioan. Udazkenean argitaratu zuten euskaraz eta orain Frantses eta ingelesez argitaratuko da nobela grafikoa. BUYAN  “Heriotzaren Uhartea” historia eta kondaira mitikoak uztartzen dituen istorio zirraragarria da, gazte zein helduentzat aproposa. XIII mende hasierako Errusian kokatua, mongoliarren Urrezko Ordaren eta Zaldun Teutoniarren arteko borrokatik ihes eginez, Buyan izeneko kondairazko uharte batera iritsi nahi duen nomada gazte baten bidaia kontatzen du. Aritz Trueba artista donostiarrarenak dira marrazkiak eta Martin eta Xabier Etxeberria idazle zarauztarrek idatzi dute gidoia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Lur eta amets' filma otsailaren 7an estreinatuko dute

az. Urt 8 , 2020
Otsailaren 7an  estreinatuko da zinema aretoetan Lur eta Amets animaziozko euskal filma. Aurretik, pelikulako anaia-arreba protagonistek herri eta hiri ugari bisitatuko dute filma aurkezteko eta abenturaz beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Larunbatean Bilbon izango dira Bilborock aretoan eguerdiko hamabietan. Euskal Herriaren historia beste  ikuspuntutik kontatzea du xede Lur eta Amets-ek, izenburu bereko […]

Honekin lotuak