Urtarrilean jakin zuten langile eta gurasoek Hijas de la Cruz ikastetxea itxi egingo zuela, Lau hilabetetan zehar mobilizazioak egiten aritu dira ikastetxeko langileak eta erantzunik jaso gabe egon ondoren, bi greba egun deitu dituzte hilabete honetan, “langile guztientzako konponbide integrala lortzeko”. Grebarekin batera, San Antongo zubitik Unamuno plazara joango den […]

Bizkaiko kirol-lokalen langileak pasa den maiatzetik greban dihardute sektorearen etorkizuna aldatzeko asmotan. Patronalarekin hamaika aldiz hitzartu ondoren honakoa da beren egoera: urtarrilaren 9an bildu zirenean aurrerapausorako bidea zirudien eskaintza mahai gaineratu zien patronalak, hala eta guztiz ere, sindikatu guztiak ez ziren ados jarri erantzun bat ematerako orduan. Hori dela eta, […]

LAB sindikatuko industria arloko ordezkari Iratxe Azkuek azaldu digunez, lan hitzarmen duin bat lortu arte borrokan jarraituko dute Bizkaiko metalgintzako langileek. Oraingoan, manifestazioa deitu dute larunbatean Euskadi plazatik, goizeko 12:00etan. Aurreko astean izandako bileretan, patronalak esan zuen genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko neurriak proposatu zizkiela sindikatuei, beste soldata igoera […]

Gaurkoan gutxieneko soldataren igoera Espainia ekarri dezakeena aztertu dute, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. 900 euroko gutxiengo soldatak zenbait eztabaida mahai gaineratu ditu. Kointura atalean Latino Amerikara begira jarri dira.  Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Saioa bukatzeko Euskal Herrira etorri eta NH […]

Greba mugagabea hasi zuten maiatzaren 31n Azkuna Zentroko mediatekako langileek. Gaur 16. eguna dute greban. Lan gatazka honen nondik norakoak azalduko dizkigu Leirek, Mediatekako langileetako batek. Langileen lanpostuen ezegonkortasuna salatu dute, Azkuna Zentroak lizitazio bat egitea erabakitzen duen aldiro euren enplegua arriskuan dago, ez baitute subrogazio eskubiderik aitortuta. Guzti horri […]

Txalo artean aterara dira Bizkaiko erresidentziatako langileak, gaur sinatu dute patronalarekin akordioa . Mahaian eseri dira patronalaren gehiengoa, hau da GESCA, LARES, ELBE eta langileen ordezkariak. Hitzarmenean langile grebalarien eskakizunak jaso dira, Urtea amaitu arte hilero 40 euro gehiago kobratuko dituzte, atariko akordioa sinatu ondoren ezagutzera eman zenaren arabera. Testu […]

Osakidetzako medikuen pareko soldatak nahi dituzte auzi medikuek, eta halaxe eskatu izan diote Jaurlaritzako Justizia Sailari urteetan. Iaz greba ere egin zuten Euskalplataformak deituta, eta, horren karietara, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartu zuen Jaurlaritzari exijituz auzi medikuen eskaerak bete eta gatazkari amaiera emateko. Lab sindikatu Lorenak gatazkaren nondik […]

Urte hasierarekin, langabeziaren datuak jakin ditugu, Urtarrilaren 4ean eman zituzten jakitera, 176.218 langabe zenbatu dituzte 2016an Hego Euskal Herrian. Bestetik Barne produktu gordinak 2017an  %2,3 haztea hego euskal herrian, datu horren arabera enplegua sortuko dela aurreikusten dute.Urte berriarekin adi jarraitu beharko dugu , Confebaskek eta lau sindikatu nagusiek Araban, Bizkaian […]

Guggenheimeko hezitzaileak udan abitu zituzten protestak, sugrogazioa eskatzen zuten eta lan baldintzak hobetzea. Egoera okertu eta irailean greba mugagabea abiatu zuten.  Irailaren 30ean  bukatu zitzaien  kontratua hemezortzi hezitzaileei. Etxahun Arregik eman digu lan gatazka honen zehetasunak.Uztailaren 28tik etengabekoak izan dira hezitzaileen mobilizazioak eta protestak Guggenheim museoaren aurrean, aurrekoa astean egin […]

Bilboko Arte ederreko museoko langileak ostegunean 23garren eguna bete zuten greban. Manpower enpresan lanean ari diren langileek museoko takila, aretoko laguntzaile, denda, harrera eta hezkuntza zerbitzua osatzen dute. Langileek euren lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan dituzte  Bilbon egindako manifestazioan, zirkuko pertsonai jantzita ,Arte Ederren museotik, Bizkaiko Aldundira eta Bilboko […]