Jose Angel Irigaray euskal kulturgintzaren transmisio gradu-ondoan izan da, medikua, idazlea eta poeta da. Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa… Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera,narrazioa eta bereziki poesia. Transmisioaren garrantziaz mintzatu zaigu. Kultura eta politika izan ditu hizpide hitzaldian. Politika kulturaz eta kulturaren politikaz jardun du. Zer nolako politika kulturala egiten dugu? Galdera erantzuteko euskal kulturaren testuingurua aztertu du, erakundetatik datorrena eta herrigintzatik. Gurean azken honek izugarrizko garrantzia izan duela aitortu digu, eta oraindik ere baduela, behetik gora egiten den kultura.
Deskargatu hemen.