2013an Mikel Ayllonek igartza saria irabazi zuen, nobela proeiktua dagoeneko nobela bilakatu da; ‘Ez tiro egin anbulantziei‘. Mundu zaharra agortzen ari da, nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Hausnarketaz beteriko istoria dakar eleberriak. Liburuak zalantzaz beteriko lehergailuak dira, eztanda egiteko pronto. Mikel Ayllon izan dugu garko saioan zalantzak argitzeko prest.
Ahots urratua du Pantzo Hirigaraik, Irulegiko Irratiko kazetariak, eta ez da gutxiagorako, asteburuan Nafarroaren Egunaren harian murgilduta ibili baita! Baina besterik ere aipatu digu: Nepalen dabiltzan euren eskualdeko lagunen berri eman, eta Sehaskak irekiko dituen hiru kastolen aipamenak ere entzungai gaurko gure Ipar Euskal Herriko kronikan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150428solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen