Argia astekariko Lander Arbelaitz erredaktoreak aste honetako aldizkariko gaien aurrerapena egin digu. Aste honetan Amy Goodman kazetariari Jabi Zabalak eginiko elkarrizketa irakurri dezakegu. AEBetako boterearentzat deserosoa izateaz gain, mundu mailan erreferentziazkoa den Democracy Now telebista saio eta webguneko aurkezle eta gidaria da Goodman. Bestetik Gasteizen, 1936ko altxamendu militarrari aurre egin zioten langileen historia biltzen duen erreportajea landu dute eta Irantzu Varelari elkarrizketa egin diote.
Deskargatu hemen.

